XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sinesten dut Eliza: bat, santu, katoliko eta apostoluena. Aitortzen dut Bataio bakarra, bekatuak barkatzeko. Itxaroten dut hilen piztuera eta datorren munduko bizitza. Amen.
BIGARREN ERAFede aitormena egiteko, Apostoluen Fede bilduma deritzana ere erabil daiteke:
Sinesten dut Jaungoiko Aita ahalguztidun zeru-lurren egilea.
Jesu Kristo gure Jauna,
Espiritu Santuaren egitez sortu
eta Andre Maria Birjinagandik jaio zena;
Pontzio Pilatoren menpean nekaldua;
gurutzean iltzatua,
hila eta hobiratua izan zena;
infernuetara jaitsi
eta hirugarren egunean
hilen artetik piztu zena;
zeruetara igo eta Jaungoiko Aita ahalguztidunaren
eskuin aldean jarririk dagoena;
Sinesten dut Espiritu Santua,santuen elkartasuna,
bekatuen barkamena,
haragiaren piztuera eta betiko bizitza.